Agortu dira merkataritza bonuak

Herritarrak merkataritza bonuak erosten udaletxeko Harrera Bulegoan. (Azkoitiko Udala)

Gaur, asteartea, Udalak salgai jarri ditu herriko saltokietan gastatzeko 30 euroko merkataritza bonuak. 11:30erako guztiak agortu dira. 20 euroren truke eskuratu dituzte herritarrek bonuak, eta pertsona bakoitzak horietako bi eskuratu ahal izan ditu gehienez. 

Joan zen astean aurkeztu zuten Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak herriko saltokietan erosketak egiteko ekimena; hain zuzen ere, 30 euroko balioa duten bonuak banatu dituzte 20 euroren truke. Gaur, asteartea, 08:00etan jarri dituzte salgai 500 bonu udaletxeko Harrera Bulegoan, eta hiru ordu eta erdiren buruan, 11:30erako, guztiak agortu dira. 15:00ak arte zen egotekoa zabalik goizez Harrera Bulegoa, baina bonuak agortu direla ikusita, arratsaldez ez dituzte salduko. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi bonu eskuratu ahal izan ditu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide