Eskolarteko XXXII. Mendi Lehiaketa egingo dute igandean, Azkoitian

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 14a, 17:00
Izarraitz mendilerroa. (Argazkia: Javier Beristain)

Datorren igandean, urriak 20, Eskolarteko XXXII. Mendi Lehiaketaren final eguna jokatuko dute Azkoitian. Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek parte hartu ahalko dute, eta horretarako osteguna baino lehen eman beharko da izena.

Finalistaren Eguna edota Eskolarteko XXXII. Mendi Lehiaketa egingo dute datorren igandean, Azkoitian. Gipuzkoako ikastetxeetan dabiltzan haurrek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera, baina osteguna baino lehen eman beharko dute izena.

Balda Plazatik 09:00etan abiatuko dira parte hartzaileak, euren parte hartzea harrera mahaietan baieztatu ondoren. Arume, Jauregi, Aitza eta Etxeberritxo baserrietatik igaroko dira parte hartzaileak, eta berriz Balda Plazara itzuliko dira; bi ordu inguruko ibilaldia aurreikusi dute antolatzaileek. Amaieran, finalisten diplomak eta laguntzaileek emandako opariak banatu eta zozkatuko dituzte ikastetxeen artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide