Goenatxo III.a hirugarren sailkatu da Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 14a, 09:24

Atzo, igandea, jokatu zuten Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa Zizurkilen, eta azkoitiarrak 4.350 kilo altxatu zituten. Aimar Irigoienek irabazi du aurten ere txapela.

Iaz bezala, aurten ere, Aimar Irigoien errezildarrak irabazi du Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa. Oraingo honetan, gainera, iaz baino kilo gehiago altxatzea lortu du Irigoienek: aurten 6.675 kilo altxatu ditu eta iaz 5.875. 4.350 kilo jasota, Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak hirugarren postua lortu du, Jokin Eizmendi zarauztarraren atzetik.

Atzo, igandea, jokatu zen Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa Zizurkilen, eta lehian aritu ziren bost harri-jasotzaileak Urola Kostakoak izan ziren. Lau harrirekin lan egin behar izan zuten lehiakideek, harri bakoitzarekin bina minutuko txandan: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindrikoa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Irigoienek sei aldiz jaso zuen 200 kilokoa, hamabi aldiz 175ekoa, hamarretan 150ekoa eta hamabostetan 125ekoa.

Sailkapena:
1. Aimar Irigoien (Errezil). 6.675 kilo (6-12-10-15).
2. Jokin Eizmendi (Zarautz). 5.770 kilo (6-9-9-13).
3. Jon Unanue Goenatxo III (Azkoitia). 4.350 kilo (5-6-7-10)
4. Xabier Aranburu Guzta (Azpeitia). 4.150 kilo (4-6-7-10)
5. Aimar Galarraga (Orio). 4.150 (4-7-5-11)

Argazkiak: Ibon Errazu

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide