Txikia IV.ak bigarren egin du Urrezko Aizkolarien Ligaren finalean

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 12a, 17:22

Mikel Larrañaga azpeitiarraren atzetik eta Ruben Saralegi errazkindarraren aurretik sailkatu da azkoitiarra.

Julen Alberdi Txikia IV.a bigarren sailkatu da gaur eguerdian Urrestillan jokatutako Urrezko Aizkolarien Ligaren finalean. Hiru aizkolari lehiatu dira final horretan, eta txapela jantzi duen Mikel Larrañaga azpeitiarraren atzetik eta Ruben Saralegi errazkindarraren aurretik sailkatu da azkoitiarra.

45 ontzako enborra ahalik eta kolpe gutxien jota moztea, kanaerdiko bat ahalik eta azkarren ebakitzea, 45 ontzako beste enbor bat zutika moztea, oinbiko enbor bat moztea, eta 60 ontzako sei enbor ebakitzea izan dira aizkolariek egin behar izan dituzten lanak. Txikia IV.ak 32 minutu eta 2 segundo behar izan ditu lan guztiak betetzeko, Larrañagak baino hiru minutu eta lau segundo gehiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide