Denboraldiko taldeak aurkeztu ditu Iraurgi saskibaloi elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 12a, 13:49

Iraurgi saskibaloi elkarteak 2019-2020 denboraldiko taldeak aurkeztu zituen atzo, ostirala, Azpeitiko plazan. Segidan, elkarteak Azpeitian antolatutako Garagardo Azoka ireki zuen.

Iraurgi saskibaloi elkarteak denboraldi berriko eta teknifikazio eskolako 30 taldeak aurkeztu zituen atzo, ostirala, arratsaldean Azpeitiko plazan. Añares ISB emakumeen talde nagusia ez -taldea Galiziarako bidean zelako- beste talde guztiak igo ziren Azpeitiko plazako kiosko gainera. Segidan, Garagardoaren XI. Azoka irekitzeko ekitaldia egin zuten saskibaloi elkartekoek Azpeitiko Azoka Plazan. Aurten, Azpeitiko Lagun Onak futbol taldeak izan du azoka inauguratzeko ardura.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide