Azken plazak gelditzen dira Hizkuntza Eskolako euskarako C1 mailan parte hartzeko

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 11a, 12:11

EGA azterketa kendu zutenetik, euskara maila egiaztatzeko eta titulu homologatua eskuratzeko bi bide bakarrik daude, HABEren euskaltegi batean azterketa eginda edo Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatuta.

2019-2020 ikasturtean lehen aldiz euskarako C1 maila eskainiko da Azkoitiko Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta Azkoitiko Udalak adierazi duenez, oraindik ere badaude plaza libreak. EGA azterketa kendu zutenetik, euskara maila egiaztatzeko eta titulu homologatua eskuratzeko bi bide bakarrik daude, HABEren euskaltegi batean azterketa eginda edo Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatuta. Izena emateko interesa dutenek Gaztanenea Formakuntza Zentrora deitu (943 54 16 50, arratsaldez) dezakete, edo gaztanenea@azkoitia.eus helbidera idatzi. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide