Altsasuko gazteen kontrako epai berria salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 10a, 09:18

Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiz, Altsasuko gazteek espetxean segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak murriztu dizkien. Sententzia berria salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur 19:00etan, plazan.

Espainiako Auzitegi Gorenak atzo jakinarazi zuen Altsasuko gazteen epaia, eta kartzelan dauden zazpi gazteek preso segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak jaitsi dizkien. Gorenaren erabakia salatzeko elkarretaratzea izango da gaur, osteguna, plazan. Hain zuzen ere, Altsasukoak aske! lelopean egingo dute "muntaia poliziala, mediatikoa eta judiziala" salatzeko kontzentrazioa, 19:00etan hasita.

Irailaren 18an izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiaren aurka aurkeztutako helegitea aztertzeko auzi saioa Auzitegi Gorenean, eta atzo jakinarazi zuen sententzia auzitegi horrek: zazpi laguni hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie Gorenak; bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina aske zegoen lagunari, berriz, zerbait murriztu dio zigorra auzitegiak. Informazio osatua, Berria.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide