Udazkeneko Txapelketan izena emateko epea zabaldu du Txerloia Tenis Klubak

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 9a, 13:20

Azaroaren 1ean hasiko da banakako txapelketa, Txerloiko tenis pistetan. Parte hartzaileek 15 euro ordaindu beharko dute, eta tenis eskolakoek 10 euroan izango dute izen-ematea.

Txerloia Tenis Klubak Udazkeneko Txapelketan izena emateko epea zabaldu du. Txapelketa azaroaren 1ean hasiko da, eta banakako lehiaketa izango dela jakinarazi du klubak. Parte hartzeko interesa dutenek, 669 62 18 02 telefono zenbakira deitu edo txtenis@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Txapelketako jokalariek hamabost euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta Txerloi klubeko tenis eskolako kideek hamar eurotan izango dute inskripzioa. Lehiakideek txapelketaren lehenengo partidan edo Bizum aplikazioaren bidez ordaindu beharko dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pilotak beraiek jarriko dituzte, eta jokalariren batek dutxatzea beharko badu, tenis pista erreserbatzerakoan jakinarazi beharko du. Antolatzaileek Elkargunerako bonu bat emango diote dutxatu nahi duten jokalariei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide