'The Tribe', 'Érase una vez en Hollywood' eta 'Mascotas 2' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

'Érase una vez en Hollywood' filmeko argazkia.

Aste honetan hiru film ikusi ahal izango dira Baztartxon. Batetik, ostiralean, The Tribe filma emango dute zine forumean. Bestetik, zapatuan, igandean eta astelehenean Érase una vez en Hollywood emango dute, eta Mascotas 2 filmaren emanaldia igande arratsaldean izango da.

Hiru film emanaldi izango dira aste honetan Baztartxo antzokian. Lehenik eta behin, ostiralean, The Tribe filma ikusteko aukera izango da zine forumean; 22:00etan hasiko da emanaldia. Érase una vez en Hollywood pelikula zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean, ikuslearen egunean (20:00) izango da. Mascotas 2, berriz, igandean emango dute, eta 17:00etan hasiko da emanaldia.

Ikusi jarraian hiru filmen aurrerapen bideoak:

The Tribe

Érase una vez en Hollywood

Mascotas 2

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide