EH Bilduk Iruñean egingo dituen manifestaziora eta ekitaldi politikora joateko autobusa antolatu dute

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 8a, 16:51
Mertxe Aizpurua eta Bakartxo Ruiz, manifestazioa eta ekitaldi politikoa iragartzeko agerraldian. (EH Bildu)

Azaroaren 10eko hauteskundeetarako aurrekanpainari hasiera emango dio EH Bilduk larunbatean Iruñean egingo dituen ekitaldien bidez. Azkoititik autobusa izango da hara joateko.

EH Bilduk manifestazioa eta ekitaldi politikoa egingo ditu datorren larunbatean, urriak 12, Iruñean. Azaroaren 10eko hauteskundeetarako aurrekanpainari hasiera emango diote horien bidez, eta Azkoitiko EH Bilduk hara joateko autobusa antolatu du. Interesatuek bi aukera dituzte izena emateko: Zakela tabernara joanda edo azkoitia@ehbildu.eus helbidera idatzita.

EH Bilduren proposamena da urriaren 12a Hispanitatearen Eguna izan beharrean, aldarrikapen eguna izatea. Hori dela eta, Bagoaz lelopean egingo dute mabifestazioa. 17:00etan abiatuko da protesta Antoniutti parketik, eta Anaitasunan amaituko da; jarraian egingo dute ekitaldi politikoa. "Herritarrei ziurtasun eta ongizate maila handiagoa ematea ahalbidetuko duen proiektu politikoa gauzatu ahal izateko gure herriak burujabetza handiagoa behar duela sinesten duten euskal herritar guztiak" gonbidatu nahi ditu EH Bilduk mobilizaziora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide