Istripua izan da Azkoitiko saihesbidean, eta pertsona bat zauritu da

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 7a, 17:46

Elgoibarko norantzan zihoan furgoneta batek bazter-babesa jo du 17:00etan, eta erdi iraulita geratu da ibilgailua. Hango gidaria zauritu egin da.

Istripua gertatu da 17:00etan Azkoitiko saihesbidean, GI-631 errepidean, Axiri merkatal gunearen ondoko biribilgunetik Altzibarrera bidean. Ertzaintzak adierazi duenez, Elgoibarko norantzan zihoan furgoneta batek bazter-babesa jo du eta erdi iraulita geratu da ibilgailua. Iturri horren arabera, hango gidaria zauritu egin da.

Ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira istripuaren lekura, eta une honetan (17:55), zirkulazioa bideratzen ari da Ertzaintza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide