'Death Cafe' jardunaldia izango da asteazkenean Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 7a, 11:00

Asteazkenean, hilak 9, Death Cafe jardunaldia izango da Elkargunean, 18:00etan hasita. Bertan, heriotzaren gaia landuko dute. Jardunaldian parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurrez.

Bernard Cretazz soziologo eta antropologoaren lanean oinarrituta Jon Underwoodek sortutako ideia da Death Cafe. Jardunaldiaren helburua heriotzaz hitz egiteko gune bat sortzea da, kafearen bueltan.

Asteazkenean, hilak 9, Death Cafe jardunaldia izango da Elkarguneko Altzibar gelan, eta bertan izena eman edo ekimenaren inguruko informazio gehiago izan nahi duenak, 646 02 21 35 telefonora deitu beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide