Xake ikastaroak eskainiko ditu Anaitasuna Kakute taldeak

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 7a, 10:46

Bi ikastaro eskainiko ditu; 1. mailakoa hasiberrientzat izango da, eta 2. mailakoa iazko ikastaroan parte hartu zuten ikasleentzat. Hector eta Carlos Sanchez xake jokalariak izango dira irakasleak, eta saioak doakoak izango dira.

Anaitasuna Kakute taldeak xakean jokatzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu. Bi ikastaro eskainiko ditu; 1. mailakoa hasiberrientzat izango da, eta 2. mailakoa iazko ikastaroan parte hartu zuten ikasleentzat.

Astelehenetan egingo dituzte hasiberrientzat saioak, 17:00etatik 18:00etara, Kultur Etxean, eta bertan, piezen, mugimenduen eta jokoaren oinarrizko ezagutzak ikasteko aukera izango dute ikasleek. Bestalde, 2. mailako ikastaroan jokoaren fase desberdinen kontzeptuak irakatsiko dituzte, eta saioak asteazkenetan egingo dituzte, 17:00etatik 18:00etara, Kultur Etxean.

Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek Kultur Etxera joan beharko dute, adierazitako egun eta ordu horietan. Hector eta Carlos Sanchez xake jokalariak izango dira irakasleak, eta saioak doakoak izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide