Porrotarekin hasi du denboraldia Añares Rioja ISBk

Artxiboko irudia.

ISBko nesken lehen taldeak 80-84 galdu du ligako lehen partida Sinergia Real Canoeren kontra. Gaur goizean jokatu dute denboraldiko aurreneko neurketa Azkoitiko kiroldegian.

Añares Rioja ISBko neskek ez dute nahi bezala hasi denboraldia. Gaur, igandea, ekin dio 2019-2020 denboraldiari Añares Rioja ISBk LF2 mailan, eta Sinergia Real Canoeren kontra neurtu ditu indarrak. Azkoitiko kiroldegian jokatu dute denboraldi berriko lehen partida, eta Azkoiti-Azpeitiko neskek lanak ondo egin dituzten arren, ia partida guztian zehar Sinergia Real Canoe joan da aurretik markagailuan. Azkenean, 80-84 nagusitu da Sinergia Real Canoe, eta porrotarekin hasi du denboraldia Añaresek. 

Hurrengo partida urriaren 12an jokatuko du Añares Rioja ISBk AD Cortegadaren kontra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide