Musika Bandak jendetza batu du Kontzejupean

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 5a, 20:33

Musika Bandak kontzertua eskaini du gaur, larunbata, Kontzejupean, eta herritar ugari joan da askotariko doinuak entzutera. Aspaldiko abestiak ez ezik, berriagoak ere jo dituzte, eta izan da berrikuntza bat ere: Azkoitiko banda lehen aldiz zuzendu du gaur Eneritz Jauregi andoaindarrak. Txalo artean hartu dute zuzendari berria ikus-entzuleek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide