Igor Zubeldiak aurreko denboraldiko jokalari onenaren saria jaso du, 'Onda deportiva' saioaren eskutik

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 2a, 16:38

Igor Zubeldia Realeko jokalariak 2018-2019 denboraldiko jokalari onenaren saria jaso du gaur, asteazkena, Gipuzkoako Onda Cero irratiko Onda deportiva saioaren eskutik. Saioa osatzen duten kideek erabaki dute azkoitiar futbolaria izan zela Realeko gizonen lehen taldeko jokalari onena aurreko denboraldian, eta oroigarria jaso du azkoitiarrak. (Argazkia: Reala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide