Nytt Land taldearen kontzertua izango da gaur Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 2a, 09:51

Gaur, asteazkena, Nytt Land musika taldea igoko da Matadeiko agertokira. 21:30ean hasiko da kontzertua, eta bost euro ordaindu beharko da sarrera. 

Nytt Land taldeak kontzertua emango du gaur, asteazkena, Matadeixen. 21:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Siberiako bihotzean sortutako musika taldea da Nytt Land, eta Europa iparraldeko folk tradizionala egiten du taldeak, besteak beste. Taldeko musikariek eurek egindako instrumentuak erabiltzen dituzte agertokian.

Hona hemen Nytt Land taldearen bideoklip bat:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide