Udane Juaristik Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketa irabazi du

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 1a, 10:28

Larunbatean izandako txapelketara 22 partaide aurkeztu ziren, eta Juaristik 700 euroko saria jaso zuen.

Udane Juaristi margolari azkoitiarrak Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketa irabazi du. Mendaroko Udalak antolatutako txapelketa larunbatean egin zen, eta guztira 22 partaide aurkeztu ziren. Goizean zehar margotu ostean, epaimahaiak 14:30ean eman zuen jakitera bere erabakia, eta Juaristiren lana saritu zuen. Azkoitiarrak 700 euro eskuratu zituen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide