Pentsiodunek asteroko elkarretaratzea egin dute pentsio duinak eskatzeko

Gaur, astelehena, hainbat herritar bildu da plazan astero legez pentsio duinak eskatzeko. 

Astelehenero bezala, dozenaka lagun bildu da plazako eskaileretan pentsio duinak eskatzeko. Ohiko moduan, Azkoitiko pentsiodunen taldeak pentsio duinen alde karteltxoak atera ditu kontzentrazioan. Datorren astelehenean, hilak 7, leku eta ordu berean batuko dira pentsiodunak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide