Juaristi ISB Zilarrezko LEB Ligako sailkapenaren buruan da

Atzokoan Clavijoren aurka neurtu zituen indarrak Iñaki Jimenezen taldeak, eta azken laurdenean lortu zuen partida poltsikoratzea; 79 eta 70 irabazi zuen norgehiagoka. Asteazkenean ere partida jokatuko dute ISBko gizonen lehen taldekoek, Circulo Gijon taldearen kontra; 20:30ean izango da, kiroldegian.

Atzo ere garaipena eskuratu zuen Juaristi ISBk. Ezin hobeto hasi dute denboraldia Iraurgiko gizonen lehen taldeak, denboraldi-aurrean Euskal Kopa irabazteaz gain, 2019-2020 denboraldian bitik bi garaipen eskuratu baititu. Atzokoan Clavijoren aurka neurtu zituen indarrak Iñaki Jimenezen taldeak, eta azken laurdenean lortu zuen partida poltsikoratzea; izan ere, partidan zehar aurretik izan zen Logroñoko Clavijo taldea. Azken txanpan etxeko taldeak egindako esfortzua tarteko, neurketa 79 eta 70 amaitu zen. Bitik bi partida irabazita, beraz, Juaristi ISB Zilarrezko LEB Ligako lehen postuan da, beste hiru talderekin berdinduta.

Astean zehar jokatuko dute ligako hirugarren denboraldia Zilarrezko LEB Ligan. Asteazkenean jokatuko du partida Juaristi ISBk, Circulo Gijon taldearen kontra. Azpeitiko kiroldegian izango da norgehiagoka, 20:30ean hasita. Hurrengo jardunaldia asteburuan izango da; hain zuzen ere, Ponferradan jokatuko du neurketa ISBk igandean, 19:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide