Jone Zabaleta emakumezkoetan irabazle, XIX. Josetxo Imaz Memorialean

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 29a, 16:46
Jone Zabaleta azkoitiarra garaikurrarekin. (Goierriko Hitza)

Gaur, zapatua, XIX. Josetxo Imaz Memoriala izan da Lazkaon, eta emakumezkoetan Jone Zabaleta azkoitiarra izan da korrikalaririk azkarrena. 00:38:51 denbora egin du Zabaletak, eta bigarren sailkatuari 40 segundoko aldea atera dio.

Jone Zabaleta azkoitiarrak irabazi du Lazkaon (Gipuzkoa) egin den XIX. Josetxo Diaz Memoriala emakumezkoetan. Azkoitiarrak 38 minutu eta 11 segundo behar izan ditu helmugara heltzeko, eta bigarren sailkatuari 40 segundoko abantaila atera dio. Guztira, 470 korrikalarik parte hartu dute Ordizia, Beasain eta Lazkao zeharkatu dituen lasterketan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide