Presoen eta errefuxiatuen alde elkarretaratzea egin zuten atzo Azkoitian

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 28a, 09:00

Atzo, ostirala, presoen eta errefuxiatuen aldeko hileroko elkarretaratzea izan zen Azkoitian, eta hainbat herritar batu zen plazan. 

Iraileko azken ostirala izan zen atzo, eta hilero legez, presoen eta errefuxiatuen aldeko elkarretaratzea izan zen plazan. Hainbat herritar batu zen bertan, eta "dispertsio politikak" eragindako biktimak izan zituzten gogoan, besteak beste. Elkarretaratzean irakurri zuten testuan "dispertsioaren biktimen aitorpena" eta "urrunketaren amaiera" eskatu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide