Zein da 'sokoliñe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 27a, 09:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'erdokie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'sokoliñe' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Sokoliñe' hitzaren esanahia 'intxaur azalaren tinta' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Intxaurrek jasotzen eon naiz ta eskuk sokoliñez beteta dauzket».

Euskara batuan: «Intxaurrak jasotzen egon naiz eta eskuak intxaur azalaren tintaz beteta dauzkat».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide