Hartz taldeak 'Gaueko' bigarren diskoa kaleratuko du larunbatean

Jon Barkin, BeƱat Rodriguez eta Jorge Fernandez.

Beñat Rodriguez kide duen taldeak zapatuan aurkeztuko du 'Gaueko' lana. Dagoeneko entzungai dago diskoko lehen abestia.

Hartz musika taldeak bigarren diskoa kaleratuko du datorren larunbatean, irailak 28. Gaueko izena jarri diote lanari, eta dagoeneko kaleratu dute disko horretako lehen singlea: Zoriona. Taldeak 2018ko otsailean argitaratu zuen lehen diskoa, Iraungitze data izenarekin. Hartz 2016an sortu zuten hiru musikari azkoitiarrek, baina ordutik, hainbat aldaketa izan da, eta egun, honako hauek dira taldekideak: Beñat Rodriguez azkoitiarra (ahotsa, gitarra), Jon Barkin azpeitiarra (baxua) eta Jorge Fernandez zumarragarra (bateria).

Taldekideen arabera, disko berriak "rockerako joera handiagoa" izango du, gaur egungo taldea denaren "argazki gordinago" bat eginez. Haien arabera, zainduago du soinua azken lanak; izan ere, estudio profesional batean grabatu dute, Mungiako (Bizkaia) Abadetxe sorlekuan, hain zuzen ere, Xabi Agirreren gidaritzapean.

Hona hemen disko berriko Zoriona abestia entzungai:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide