Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea egin dute beste aste batez

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 23a, 12:28

Pentsio duinen alde zioten karteltxoak eskuetan, dozenaka pentsiodun elkartu dira herriko plazan.

Astelehenero bezala, pentsiodunak herriko plazan bildu dira gaur eguerdian. Ohiko moduan, dozenala lagun elkartu dira plazan, Pentsio duinen alde zioten karteltxoak eskuetan zituztela. Udako etenaren ostean, pentsiodunak hilaren 9an hasi ziren berriz elkarretaratzeak egiten, eta datorren astelehenean ere han bilduko dira KPIaren araberako pentsioak izan ditzaten aldarrikatzeko, 12:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide