Iaz baino 8.461 sarrera gehiago erregistratu dira aurten Ugarteigarango igerilekuetan

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 23a, 11:57

Guztira, 57.745 sarrera izan dira ekainaren 6tik irailaren 15era bitartean, eta horietatik 54.054 bazkidetza bonoarekin joan dira estali gabeko igerilekuetara.

Azkoitiko Udalak Ugarteigarango igerileku irekien aurtengo datuak plazaratu ditu, eta jakinarazi duenez, 57.745 sarrera izan dira pasa den udan. Iazko denboraldiarekin alderatuta, igoera nabarmena izan du aurten igerilekuetara joan den kopuruak. Izan ere, joan zen urtean baino 8.461 sarrera gehiago erregistratu dituzte aurten.

Ekainaren 6tik irailaren 15era bitartean, egunero zabaldu zituzten Ugarteigarango ateak, eta Udalaren arabera, bazkidetza bonoarekin 54.054 sarrera erregistratu ziren aldi horretan. Eguneko sarrera ordaindutakoak, berriz, 2.611 izan dira, eta hamar sarrerako bonoarekin 1.080 erabilera zenbatu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide