Azkoitiko xakelariek maila ona erakutsi dute asteburuko txapelketetan

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 23a, 10:08

Anaitasuna Kakute taldeko jokalariak Elgoibarko eta Urretxuko txapelketetan izan dira. Jose Joakin Larrañagak  hirugarren postua eskuratu zuen Axel Pauliren oroimenezko sariketan.

Azkoitiko xakelariek bi txapelketetan parte hartu dute asteburu honetan, eta Anaitasuna Kakuteko jokalariek maila ona erakutsi dute. Larunbatean Urretxuko Axel Pauli Memorialean lehiatu ziren, eta Jose Joakin Larrañaga hirugarren sailkatu zen. Xabi Ruizek, Anaitasunako kide berriak, zortzigarren postuan amaitu zuen, eta Imanol Larrañagak hamargarren. Bestalde, Nazioarteko II. Danobat irekia jokatu zen larunbatean eta igande goizean. Guztira, 62 pertsonak parte hartu zuten lehiaketan, mundu mailako jokalariak barne. Azkoitiarrek txapelketa "interesgarria" jokatu zutela adierazi du Anaitasuna Kakutek, eta lehen azkoitiarra Anibal Fernandez izan zen. Juan Carlo Valor, berriz, 36 postuan amaitu zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide