Azkoitia Lagunkoiak ikasturteko lehen bilera egin du

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 19a, 10:41
Azkoitia Lagunkoiaren ikasturteko lehen bilera, Elkargunean. (Azkoitiko Udala)

Atzo, asteazkena, ikasturteko lehen bilera egin zuen Azkoitia Lagunkoiak, Elkargunean. Bertan, urteko lanen eta ekintzen plangintza izan zituzten hizpide, besteak beste.

Azkoitia Lagunkoiak ikasturteko lehen bilera egin zuen atzo, asteazkena, Elkargunean. Bertan, urteko lanen eta ekintzen plangintza izan zuten hizpide, besteak beste; horrez gain, bilera horietan zahartzaroaren gaia landuko dutela aurreratu zuen Udalak joan den astean. Bilerak irekiak izan ohi dira, eta herritar orok du bertan parte hartzeko aukera. Hain zuzen ere, atzoko bileran lehenbiziko aldiz parte hartzen zuen jendea izan zen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide