Iban Garate azkoitiarra ETBko 'Gure kasa' saioan izan da

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 17a, 10:12
Iban Garate azkoitiarra 'Gure kasa' saioan. (EITB.eus)

Atzo, astelehena, Iban Garate azkoitiarra ETBko Gure kasa saioan izan zen. Garatek urte hauetan guztietan egindako ibilbidea gogoratu zuen saioan; besteak beste, Aupa Etxebeste filmean eta Goenkale telesailean ibilitako uneak. 

Iban Garate azkoitiarrak ibilbide oparoa izan du ikus-entzunezkoen arloan azken urteetan. Egun, albistegiak aurkezten dabil, eta Donostia Zinemaldian estreinatuko den Agur Etxebeste filmean parte hartu du. Atzo, astelehena, egungo proiektuez ez ezik, azken urteetan egindako beste hainbat lanen inguruan ere aritu zen hizketan ETBko Gure kasa saioan. Horrez gain, bere ibilbide profesionalean zehar ezagututako hainbat pertsonaren mezuak jaso zituen azkoitiarrak. 

Lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide