Juan Carlos Valor azkoitiarra garaile, Txokoa Erretegia I. Xake Sarian

Juan Carlos Valor azkoitiarra garaikurrarekin.

Zapatuan, irailak 14, Txokoa Erretegia I. Xake Saria jokatu zuten Azpeitian, eta Juan Carlos Valor azkoitiarra izan zen garaile. Anaitasuna Kakute klubeko kideak 6 puntu erdietsi zituen txapelketan.

Anaitasuna Kakute klubeko Juan Carlos Valor azkoitiarrak Txokoa Erretegia I. Xake Saria irabazi zuen zapatuan, hilak 14. Azpeitian jokatu zen lehiaketa, eta azkoitiarrak puntu erdiko aldearekin irabazi zion bigarren sailkatuari, Jose Joakin Larrañaga azkoitiarrari. 

Guztira, hamahiru pertsonak parte hartu zuten lehiaketan, eta horietatik lau ziren Anaitasuna Kakute klubeko kideak. Jokalari bakoitzak bost minutuko zazpi partida jokatu zituen txapelketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide