AEK-k Euskara ikasleen jaia egin du, magia ikuskizun eta guzti

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 14a, 13:35
Azkoitiko AEK-k 11. urteurrena ospatzeko Euskara ikasleen festa egin du gaur eguerdian Kontzejupean. Festaren barruan, Asier Kidam magoaren ikuskizuna izan da, eta herritar ugari bildu da emanaldian.

Azkoitiko AEK-k 11. urtemuga ospatzeko Euskara ikasleen jaia egin du gaur eguerdian, Kontzejupean. 11 ikasteko jaioak gara! lelo hartuta antolatu du festa. Asier Kidam magoaren ikuskizunean jende ugari bildu da eta Kontzejupea bete egin da. Ilusioz betetako emanaldia eskaini du Kidamek, han bildutako haurrek eta helduek  ederki gozatu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide