Gaurtik aurrera abian da Herrixen elkartearen ginkana

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 14a, 09:45

Gaurtik hilaren 30era bitartean herriko saltokietan sei erosketa egiten dituzten herritarren artean, 50 euroko 10 bono zozkatuko ditu Herrixen merkatari elkarteak. Urriaren 1ean egingo da bonoen zozketa, eta elkarteko hainbat saltokitan gastatu ahal izango dira bonoak.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak kanpaina berri bat abiatu du irailerako. Gaurtik hasita hilaren 30era bitartean elkarteko dendetan sei erosketa egiten dituzten herritarren artean, 50 euroko hamar bono zozkatuko ditu Herrixenek.

Elkarteko dendetan txartelak banatuko dituzte, eta erosketa bakoitzeko zigilu bat ezarriko zaie bezeroei. Sei zigilu biltzean, txartelean agertzen diren datuak bete, eta saltoki guztietan banatuta egongo diren buzoietan bota beharko dute txartela erosleek. Herrixeneko kideek adierazi dutenez, zigilu bakoitzak saltoki batekoa izan beharko du, hau da, ezingo dira saltoki bereko zigiluak eduki txartel berean.

Elkarteak urriaren 1ean zozkatuko ditu hamar bonoak. Horietako bakoitzak 50 euroko balioa izango du, eta honako saltokietan gastatu ahal izango dira bonoak: masaje, estetika eta podologia zentroetan, ileapaindegietan, hortz-kliniketan, optiketan, belardendetan eta parafarmazietan, besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide