Ikasturteko lehenbiziko bilera egingo du Azkoitia Lagunkoiak, asteazkenean

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 13a, 15:00

 Elkargunean izango da hitzordua, 18:00etan.

Udako etenaldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak bere lan dinamika berreskuratuko du, eta hileroko bilerak egiteari ekingo dio. Ikasturte berriko lehenbiziko bilera asteazkenean egingo dute, Elkargunean 18:00etan. Bilera herritar guztientzat irekia izango da, eta bertan "zahartzaro hobeago batez gozatzeko" aukerak landuko dituztela aurreratu du Udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide