Eska daitezke euskara ikasteagatik diru laguntzak

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 12a, 10:07

Azkoitiko Udalak 2018-19 ikasturtean euskara ikasteagatik emango dituen laguntzen eskaera irailaren 30era bitartean egin beharko dituzte herritarrek.

2018-19 ikasturtean euskara ikasteagatik Udalak ematen dituen diru laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 30a dela adierazi du Euskara Sailak. Ikasturtean ikastaroak gainditzen dituzten herritarrek matrikularen %75 jaso dezakete; gehienezko kopurua 350 eurokoa da. Ikastaro trinko, autoikaskuntza eta internet bidez ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei, eta barnetegian ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei, matrikula, jatordu eta egoitza gastuen %70 arteko laguntza emango zaie. Eskatzaileak Erregistro Nagusian aurkeztu beharko du eskaera, eta gehienezko laguntza 1.400 eurokoa jasoko du.

Euskara Saileko laguntzen inguruko informazio guztia eskuragarri dute herritarrek, lotura honetan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide