Larunbatean Bilbon egingo duten manifestaziorako autobusa aterako da Azkoititik

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 11a, 17:29

11/13 auziko 47ei babesa agertzeko manifestazioa egingo dute haien aurkako epaiketaren atarian. Bilbora autobusez joateko Zakelan eman daiteke izena.

Datorren astelehenean, hilaren 16an, hasiko da 11/13 sumarioari dagokion epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. ETAren "espetxe frontea” osatzea leporatuta, euskal presoen babes taldeetako 47 kide epaituko dituzte egun horretatik aurrera, eta haiei elkartasuna adierazteko manifestazio nazionala egingo dute larunbatean, Bilbon. Hain zuzen ere, hara joateko autobusa antolatu dute Azkoitian, eta herritarrek izena eman dezakete Zakela tabernara joanda edo hango 943-08 01 19 telefonora deituta.

Zapatuan, 16:00etan abiatuko da autobusa, Eroski ondoko geltokitik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide