Bi bisita gidatu izango dira aste honetan Azkoitian

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 10a, 09:30
Intsausti jauregia.

Bi bisita gidatu egingo dituzte aste honetan Azkoitian. Batetik, zapatuan, hilak 14, herriko gune historikoa zeharkatuko dute, parrokiatik abiatuta. Bestetik, igandean, hilak 15, Intsausti jauregia barrutik ezagutzeko aukera edukiko dute herritarrek.

Azkoitiko Altxorrak egitasmoaren barruko azken bi bisita gidatuak izango dira aste honetan Azkoitian. Batetik, ostiralean, hilak 14, herriko gune historikoa zeharkatuko dute, 12:00etan parrokiatik abiatuta. Bestetik, igandean, Azkoitiko Zalduntxoen historiari buruzko bisita izango da Intsausti jauregian, 12:00etan hasita.

Bi bisitak doan izango dira, eta Juan Bautista Mendizabal historialaria izango da gidaria. Bisita egin nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharrik izango. Ekitaldi horien inguruko berri gehiago izan nahi duenak, 943 15 18 78 telefonora deitu edo i-loiola@urolaturismo.eus helbide elektronikora idatzi beharko du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide