Plazara itzuli dira erretiratuak, pentsio duinak eskatzeko

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 9a, 12:21

KPIaren araberako pentsioak exijitzeko dozenaka lagun elkartu dira plazan, udako etenaldiaren ostean.

Uda osteko etenaren ostean, pentsiodunek mobilizazioei ekin diete berriro, eta elkarretaratzea egin dute gaur, astelehenea, herriko plazan. Ohi bezala, dozenaka lagun elkartu dira protestan, eta beste behin ere pentsio duinak eta KPIaren araberakoak aldarrikatu dituzte horiek.

Iaz hasi ziren pentsiodunak elkarretaratzeak egiten, eta ordutik astelehenero elkartu dira plazan, besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa izan dezaten. Datorren astelehenean ere plazan elkartuko dira, ordu berean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide