Anaitasuna Kakute taldeak lagunarteko xake txapelketa jokatuko du igandean

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 9a, 09:00
Anaitasuna Kakute Xake Taldea.

Taldearen 40. urteurreneko ospakizunen baitan prestatu dute txapelketa. Guztira, 30 jokalarik parte hartuko dute, eta ekitaldia 10:00etan hasiko da udaleko areto nagusian.

Anaitasuna Kakute xake taldeak 40 urte bete ditu aurten, eta data bereziaren harira, lagunarteko txapelketa antolatu du. Hitzordua iganderako prestatu dute, udaleko areto nagusian, 10:00etatik 13:00etara. Guztira, 30 jokalarik parte hartuko dute, Azkoitiko 15ek eta taldearen beste 15 lagunek. Jokalariak bi taldetan banatuko dira, eta bi partida jokatuko dituzte; ordubetekoa bat, eta bost minutukoa bestea. Xake taldeko zuzendaritzak agertu duenez urte "oso garrantzitsua izan da. Indar gutxiko kiroleko taldea gara, eta 40 urte betetzea eta ospatzea berezia da guretzat".

Gainera, XXIV. San Andres Xake Saria abenduaren 1ean, Elkargunean, jokatuko dela aurreratu du taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide