Dozenaka lagun bildu ditu Azkoitiko 'Gune Historikoa' ezagutzeko bisita gidatuak

Azkoitiko Gune Historikoa eta hango ondarea ezagutzeko aukera izan dute gaur eguerdian herritarrek nahiz bisitariek. Izan ere, Azkoitiko Altxorrak egitasmoaren barruan, bisita gidatua eskaini du Juan Bautista Azkoitiko kronista ofizialak, eta dozenaka lagun bertaratu dira saiora. Azkoitiarrak ez ezik, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat txokotatik etorritako bisitariak elkartu dira saioan, eta adi entzun dituzte Mendizabalen azalpenak. Amabirjinaren Jasokundeko Parrokian hasi dute bisita gidatua, eta besteak beste, Idiakez eta Balda dorretxeetan eta jauregietan egin dituzte geldialdiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide