Euskal Koparen finalerako txartela lortu du Juaristi ISBk

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 7a, 11:05

Klubeko gizonen lehen taldea 70-81 nagusitu zen atzo Zornotzan jokatutako finalaurrekoan, eta igandean jokatuko du finala, Delteco GBC taldearen aurka. Gaur, Añares Rioja taldearen txanda izango da, Azkoitian. 

Denboraldiaren atarian, Euskal Kopan murgilduta dira ISBko gizonen eta emakumeen talde nagusiak. Atzo, ostirala, Juaristi tadeko gizonek erraz hartu zuten mendean Zornotza taldea, jokalariek 70-81 amaitu baitzuten norgehiagoka. Horrenbestez, igandean Delteco GBC taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Zornotzan izango den Euskal Koparen finalean.

Emakumeen Euskal Kopako lehenengo jardunaldia, berriz, gaur izango da Azkoitiko kiroldegian, eta han lehiatuko da Añares Rioja ISB taldea. GDKO Ibaizabal taldearen aurka jokatuko du lehen partida, 17:30ean hasita. Emakumeen Euskal Koparen lehen faseko beste bi jardunaldiak irailaren 14an eta 15ean izango dira, eta orduan erabakiko da zein talde sailkatuko diren finalerdietara. ISBk hilaren 14an jokatuko du bigarren norgehiagoka Ausarta Barakaldo EST taldearen kontra, eta hilaren 15ean Ibaizabalek eta Ausarta IST Barakaldok neurtuko ditute indarrak. Ligaxka horretatik sailkatzen den taldea finalerdietan izango da, eta Araski izango du aurkari. Bigarren finalaurrekoa, berriz, Lointek Gernikak eta IDK Gipuzkoak jokatuko dute. Finala hilaren 20an izango da, Durangon.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide