Zubiaurre Igeri Elkarteak master taldearen bilera deitu du, datorren asteazkenerako

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 6a, 10:45

Azkoitiko igeri elkarteak 2019-2020 denboraldiari begira egingo du bilera. 19:00etan elkartuko dira, Elkarguneko Oteiza aretoan. 

Zubiaurre Igeri Elkarteak master taldearen 2019-2020 denboraldiaren hasierako bilera deitu du. Saioa datorren asteazkenean, irailak 11, egingo dute, 19:00etan hasita, Elkarguneko Oteiza aretoan. Edonor bertara daiteke bilerara, eta elkarteko ordezkariek master taldean interesa duten guztiak gonbidatu dituzte saiora. 
 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide