Mikel Iraeta azkoitiarrak berak ekoitzitako lehen bideoklipa argitaratu du

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 5a, 17:12

Mikel Iraeta azkoitiarrak berak ekoitzitako lehen bideoklipa argitaratu du. Ro ta Zizel musika taldeetako kidea da Iraeta, eta Ro taldearen OPKA kantuaren bertsioa grabatu du. Gainera, hura arduratu da audioaren grabazioaz eta nahasketaz nahiz bideoaren grabazioaz eta edizioaz.

Ro taldearen OPKA kantuaren bideoklipa egin du Mikel Iraeta Azkoitiko musikariak. Iraeta arduratu da audioaren grabazioaz eta nahasketaz nahiz bideoaren grabazioaz eta edizioaz. Bideokliparen masterizazioa, adliz, Cadizeko Kadifornia estudioan egin du.

Ro eta Zizel musika taldeetako kide da Iraeta, eta laster ikusiko du argia bere bakarkako lehen diskoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide