Joxe Ramon Arrieta artzainaren baserrian izan da Goiena Telebista

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 6a, 08:51

Nekazaritza ekologikoan oinarritzen da Antzuolako Pikunieta baserrian bizi den familiaren jarduna, eta hain zuzen ere, baserri horretan bizi dira Joxe Ramon Arrieta Exkerra artzain azkoitiarra eta haren familia. Baserri horretako bizilagunak baserritik bizi dira, eta baserrian oinarritzen da haien eguneroko jarduna. Besteak beste, gazta zein arkumeak saltzen dituzte. Goiena Telebistak honako bideo erreportajea egin du baserriko kideekin hitz eginda.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide