Imuntzo eta Beloki bikotea izan da ETB1eko 'Gure Kasa' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 4a, 09:00
Imuntzo eta Beloki 'Gure Kasa' saioan. (EITB)

Atzo, asteartea, Juan Ramon Aizpitarte Imuntzo trikitilari azkoitiarra eta Eleuterio Jauregi Beloki pandero-jotzaile zaldibiarra izan ziren ETB1eko Gure Kasa saioan. Sukaldean eta kantuan aritu ziren, besteak beste, atzoko saioan.

Juan Ramon Aizpitarte Imuntzo Azkoitiko trikitilaria eta Eleuterio Jauregi Beloki Zaldibiko pandero-jotzailea ETB1eko Gure Kasa saioan izan ziren atzo, asteartea, eta urte hauetan guztietan beren musika ibilbide oparoan izandakoen berri eman zuten saioan. Besteak beste, Euskal Herriko plazetan bizitako hainbat bitxikeri eta une berezi kontutatu zituzten bertan. Sukaldean ere aritu ziren, eta zuzeneko bi kantu ere jo zituzten saioan zehar.

Lotura honetan ikus daiteke atzoko Gure Kasa saioa, osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide