Zein da 'derrepentin' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 30a, 09:19

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'tolostau' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'derrepentin' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Derrepentin' hitzaren esanahia 'bizkor' edo 'berehala' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Derrepentin jungo naiz etxea».

Euskara batuan: «Berehala joango naiz etxera».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide