Ohiko ordutegia du Aizkibel liburutegiak

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 3a, 09:15

Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era artean.

Udako oporraldiaren ostean, zabalik da berriro Aizkibel liburutegia, eta atzoz geroztik, gainera, ohiko ordutegia berreskuratu du. Hori hala, astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango dira zabalik hango ateak. Larunbatetan, berriz, 09:30etik 13:30era artean eskainiko dute zerbitzua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide