Ixidro Erretegia hirugarren, VI. Kintopeko Idi Proban

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 30a, 17:11

Azkoitiko demalariaren idiek 50 plaza eta 0,81 metro egin zituzten atzo, Elgoibarko San Bartolome jaien barruan jokatutako txapelketan.

Elgoibarko San Bartolome jaien barruan, VI. Kintopeko Idi Proba jokatu dute bi egunez hango probalekuan, eta Azkoitiko Ixidro Erretegiak hirugarren postua lortu du txapelketan, haren idiek 50 plaza eta 0,81 metro egin ondoren. Atzo, osteguna, izan zen kintopeko bigarren dema Elgoibarren, eta han lehiatu zen Ixidro Erretegia. Orduan lehiatu zen aurtengo edizioko irabazlea ere: Izeta. Aiako demalariak 51 plaza, zinta bat eta 6,64 metro osatu zituen, eta hark eskuratu zuen manta preziatua. Lopategik lortu zuen bigarren postua.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide