Liztor asiarren habi bat kendu dute suhiltzaileek Jausorotik

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 29a, 10:46

Atzo iluntzean kendu zuten liztor beltzaren habia auzoko pinu baten puntatik. Suhiltzaileek pertika baten laguntzaz bota ahal izan zuten pozoia.

Suhiltzaileek liztor asiarren habi bat kendu zuten atzo Juasoro auzoan. Eguerdian jaso zuten Udaltzaingoaren deia, jakinarazaiz auzoko zuhaitz batean liztor beltzaren habia zegoela, eta suhiltzaileek iluntzean hartu zuten esku hartu han, orduan elkartzen direlako liztor gehien habian. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, pinu baten puntan, "leku zailean", zegoen habia, eta pertika baten laguntzaz bota ahal izan zuten liztorrak hiltzeko pozoia hara. Haien hitzetan, habi "oso handia" zen atzo Jausoron kendu zutena. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide