Bihar zabalduko dute XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Leihaketako lanen erakusketa

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 29a, 10:05
Erakusketako irudi bat.

Torrezuri aretoan izango dira lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai. Bihar, etzi eta etzidamu zabalduko dute erakusketa, baita irailaren 6an, 7an eta 8an ere.

Bihar zabalduko dute andramaixetako XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Leihaketako lanen erakusketa Torrezuri aretoan. Bihar, etzi eta igandean, nahiz hilaren 6an, 7an eta 8an izango da irekita erakusketa. Ostiraletan 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta larunbatetan nahiz igandeetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Lehiaketaren aurtengo ediziora 11 lan aurkeztu zituzten, eta Juanjo Altuna bergararra nagusitu zen. Bigarren saria Juan Karlos Aresti bilbotarrarentzat izan zen, eta hirugarrena, berriz, Artzienagako Fernando Uretarentzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide