Laura Bastida eta Ekain Uzkudun nagusi, Elgoibarko Dantza Suelto Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 27a, 11:28

Atzo, abuztuak 25, LXXXIII. Dantza Suelto Txapelketa izan zen Elgoibarren, San Bartolome jaien barruan, eta Laura Bastida eta Ekain Uzkudun dantzari azpeitiarrak izan ziren nagusi lehian. Guztira, 16 urtetik gorako zortzi bikotek parte hartu zuten, eta Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako Bastida eta Uzkudun izan ziren onenak epaimahaiaren arabera. Bigarren, berriz, Lezoko Katerin Artola eta Iker Belintxon sailkatu ziren, eta hirugarren Enara Arrizabalaga azpeitiarra eta Iker Sarasua azkoitiarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide